Aulestiko Zaldi-mando Txapelketaren izen ematea, domekan
Martxoaren 25etik 27ra eta apirilaren 1etik 3ra zaldi mando probak lehiatuko dira Aulestin. Parte hartzeko asmoa dutenek etzi 12:00etan egon beharko dute udaletxean. Hala, bertaratzerik ez dutenek 94-627 90 06 telefono zenbakira deitu ahalko dute.Proba...
Probak Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarriak izango dira, eta sei saio egingo dituzte guztira. Martxoaren 26ko eta apirilaren 2ko saioak 18:00etan hasiko dira, eta beste egunetakoak, ostera, 21:00etan.
Aulestiko harria
Zaldi-mando probak Aulestiko 950 kiloko harriagaz egingo dituzte, eta 100 kiloko gainkarga izango dute. Bestalde, zaldien oinarrizko pisua 400 kg-koa izango da (gehiago edukiz gero, kilo bakoitzeko kilo bateko karga hartuko dute).
Txapeldunak Aulestiko Udalaren manta, 800 euro eta urdaiazpikoa irabaziko ditu. Era berean, Lea-Artibaiko lehenengo hirurentzat ere sariak egongo dira; eskualdeko lehen sailkatuak manta, 200 euro eta txakolin kaxa jasoko ditu.