Bide berriei ateak zabalduz
Izarbidean elkartearen Topaguneak 10 urte betetzen dituela eta, ekitaldiz betetako egitaraua antolatu dute urte osorako. Herritar guztiekin partekatzea dute asmoa. Lehen ekimena bertso bazkaria izango da.Orain dela hamar urte, 2007ko urtarrilean jarri...
Izarbidean elkartearen Topaguneak 10 urte betetzen dituela eta, ekitaldiz betetako egitaraua antolatu dute urte osorako. Herritar guztiekin partekatzea dute asmoa. Lehen ekimena bertso bazkaria izango da.
Orain dela hamar urte, 2007ko urtarrilean jarri zen martxan Izarbidean elkar- tearen aisialdi proiektua, Markina-Xemeingo Udalak utzitako Topagune deitu zioten lokal batean. Izenak dioen modura, helburu nagusiena ume, gazte eta helduak elkarregaz egoteko gu- ne aproposa edukitzea da, bilgunea.Urte hauetan guztietan Topaguneak era askotako aukerei zabaldu dizkie ateak. Horrela, ekintzak sortzen eta elkarren artean ezagutzen joatea ahalbidetu die elkarteko kideei. Gune berriari esker hasi zen Izarbidean aisialdiari etekina ateratzen. Telebista eta ordenagailua ere badituzte lokalean, negu luzeari eusteko. Hala ere, eskulanak eta sukaldaritza, esaterako, oso gustuko dituzte Topagunearen erabiltzaileek.
Boluntarioen laguntzagaz, denen artean prestatu eta hainbat askari gozo egin dituzte Topagunean: pizzak, madalenak, flanak, pastak… Batzuetan eurek jateko izan dira, eta besteetan etxekoekin partekatzeko.
Barruko ekimenez gain, kanpora begirako beste hainbat ekintza ere burutzen ditu elkarteak: asteburuko irteerak eta egun bateko irteerak Baserri Eskolara, bolatokira, suhiltzaileengana, arraunean egitera edo barbakoa eder bat prestatzera.
10. urteurrenagaz, baina, topagunea kalera ateratzeko garaia dela ikusi du elkarteak, herriko taldeekin ekimenak antolatzeko garaia. Elkartea ezagu- tzera eman eta jendeagaz «topatu» nahi dute, eta horretarako ekintza ezberdinak eratuko ditu Izarbideanek, beste talde batzuekin batera.
Bertso bazkaria
Kirol ekitaldiak, mendi irteera, antzerkia, bazkaria…, ekimen asko prestatuko dituzte, herriari zuzenduta eta herri guztiarentzat zabalik. Eta ekainaren 17an, egun handia.
Topagunearen 10. urteurreneko lehen ekimena hilabete honetan bertan egingo da, martxoaren 18an, hain zuzen. Antsotegi hotelekoekin batera, bertso bazkaria antolatu dute. Bertsolari handi bi gonbidatu dituzte, gainera, bazkarira, kantuan jardutera: Iratxe Ibarra herriko bertsolaria eta Andoni Egaña.
Martxoaren 12ra arte egongo dira txartelak salgai Etxebarriko Antsotegi hotelean, eta Markina-Xemeingo Kukubiltxo dendan eta Sakris tabernan.
Bazkaltzera joan orduko triki poteoa egingo da, 12:30ean, Sakris tabernatik hasita. Otordua, ostera, 14:00etan izango da.
30 euroko menu goxoa prestatu dute bertso bazkarirako. Hala ere, bateren batek doan joateko aukera ere edukiko du. Izan ere, bi sarrera zotz egingo ditu elkarteak. Zozketan parte hartu ahal izateko «atsegin dut» eman behar zaio Izarbideanen Facebookeko orrialdeari, eta bertso bazkariaren informazioa elkarbanatu, kartelaren irudi eta guzti. «Zozketa martxoaren 12an egingo da, eta Facebook bidez emango dugu jakitera irabazlea».