'Gernika' filma proiektatuko dute astelehenean, Aulestin
Aulestiko Trolebu elkarteak antolatuta, astelehenean Gernika filma ikusteko aukera edukiko dute herritarrek. Proiekzioa udal areto nagusian izango da, 19:30ean hasita.Koldo Serrak zuzendutako filma 36ko gerran dago kokatuta. Eta testuingurua kontatzeaz...
Koldo Serrak zuzendutako filma 36ko gerran dago kokatuta. Eta testuingurua kontatzeaz gain, 1937. urteko apirilaren 26an Gernika bonbardatu zuteneko momentua kontatzen du.
Proiekzioa Trolebuk martxorako prestatutako ekintzen baitan dago.