Ibon Iparragirre ez dutela jipoitu esan du Iparra Galdu Baik plataformak
Iparra Galdu Baik plataformak atzo emandako informazioa zuzendu nahi izan du. “Ibon amarekin egon da –Angelita Burgoa–, eta ez dute jipoitu”. Gainera, jakitera eman dutenez, larriki gaixorik dagoen preso ondarrutarrak erinzaintza moduluan egoten jarraitzen du.
Plataformako kideek azaldu dutenez, Iparragirrek liskar bat eduki zuen Alcala Mecoko funtzionario batzuekin, baina ez zuten jipoitu. “Atzo ezin izan genuen Ibonekin berba egin. Eta gaur, informazio zuzena eduki bezain pronto, gezurtatu egin nahi izan dugu atzo esandakoa”.
Gaineratu dutenez, “larriki gaixorik eta etxetik ehunka kilometrora egoteak horrelako egoerak sortzen ditu”.