Mor More eta Izaki Gardenak taldeen kontzertua, Ondarroan
Emanaldia #Sareartin kontzertu jardunaldien baitan egingo den lehenengo saioa da. Kontzertua 22:30ean hasiko da, Portuko Ranpan. Mor More taldeko kide bat ondarrutarra da#Sareartin kontzertu jardunaldien baitan, Izaki Gardenak eta Mor More taldeen kont...
Emanaldia #Sareartin kontzertu jardunaldien baitan egingo den lehenengo saioa da. Kontzertua 22:30ean hasiko da, Portuko Ranpan. Mor More taldeko kide bat ondarrutarra da
#Sareartin kontzertu jardunaldien baitan, Izaki Gardenak eta Mor More taldeen kontzertua egongo da bihar, Ondarroako Portuko Ranpan. Emanaldia 22:30ean hasiko da. Sarrerak salgai daude Zurrumurru liburu dendan, Noya tabernan eta Interneten.Mor More taldeari dagokionez, Haritz Etxebarria biolin jotzaile ondarrutarra da kideetako bat. Andrea Lopetegi (ahotsa eta gitarra), Jone Azkoaga (ahotsa eta gitarra) eta Lierni Atxukarro (kaxa, marakak, karrakailua) dira gainontzekoak. Emanaldi akustikoak eskaintzen dituzte.
Bestalde, Izaki Gardenak taldea 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sortutako taldea da. Urte horretako irailean, Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu zituzten; abesti horiek, gero, Oihuka disketxeak argitaratutako Itsasargiak diskoan sartu zituzten. 2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu eta Amaieratik hasi lehen lan luzea grabatu zuten; disko hori 2013ko urrian argitaratu zuten. 2015ean Aurri gara lana argitaratu zuten, eta kritika bikainak jaso zituzten. Oro har, folk estiloko abestiak eskaintzen dituzte.
Orain, geldialdia egingo dutela iragarri dute. «Beraz, talde hori zuzenean ikusteko azken aukeretako bat izango da zapatuko saioa. Animatu, eta ez galdu aukera!», esan dute antolatzaileek.