Aranburu eta Bilbao aurrean, Euskadiko proban
Izaro Aranburu Rementeria eta Jonan Bilbao Omaetxebarria markina-xemeindarrek emaitza bikainak lortu dituzte Araian (Araba) lehiatu den Euskadiko Kros Txapelketan. 4. postuan helmugaratu zen Aranburu, Bizkaiko bigarren emakumea izan zelarik; Bilbao, be...

Izaro Aranburu Rementeria eta Jonan Bilbao Omaetxebarria markina-xemeindarrek emaitza bikainak lortu dituzte Araian (Araba) lehiatu den Euskadiko Kros Txapelketan. 4. postuan helmugaratu zen Aranburu, Bizkaiko bigarren emakumea izan zelarik; Bilbao, berriz, Bizkaiko lehenengoa izan zen, eta Euskadiko bosgarrena. Txikien mailako 68 neskak eta 60 mutilek hartu zuten parte Euskadiko proban, eta lasterketa ikusgarriak eskaini zituzten.