Berdela dagokion sasoian ailegatu da portuetara
Barikuan 200.000 kilo inguru lehorreratu zituzten Ondarroan. Kiloa euro baten azpitik saldu zen, bataz beste. Amuko lehen aleak eguenean porturatu zituztenLehenengo berdel aleak joan den asteko eguen arratsaldean lehorreratu zituzten Ondarroan. Horiek,...
Barikuan 200.000 kilo inguru lehorreratu zituzten Ondarroan. Kiloa euro baten azpitik saldu zen, bataz beste. Amuko lehen aleak eguenean porturatu zituzten
Lehenengo berdel aleak joan den asteko eguen arratsaldean lehorreratu zituzten Ondarroan. Horiek, baina, amukoak izan ziren, eta Beti Huts arrantza ontziak ekarri zituen.Barikuan, ostera, ontzi askok ekarri zuten berdela. Ondarroako kofradian, esate baterako, 200.000 kilo berdel lehorreratu zituzten bariku goizean, eta euro baten azpitik saldu zen; 0,80 euro eta euro 1en arteko prezioa egin zuen kiloak. Eguerdian lehorreratu zuten, bestalde, Bermeoko portuan.
Dagokion sasoian lehorreratu dute. «Izatez hau da berdelaren sasoia; martxoaren 10, 11 eta 12 buelta. Kontua da antxoa aurreratu egin dela. Eta gero, eguraldi ona egin duenez, ontziak arrantzara atera dira, eta gehiago izan da zer edo zer ekartzeko gogoa».
Dena dela, urte batzuetan lehenengo arrantzatu izan dutela ere esan dute. «Eta horregatik, jendeak uste izan du arinago lehorreratu behar zela. Ez da besterik».