Berdintasunaren aldeko eskariak, Lekeition
Potxuak Martxanek antolatuta, zapatuan askotariko ekintzak egin zituzten. Domekan, udalak antolatutako Lekeitioko Emakume Sortzaile eta Ekintzaileen I. Azokak herriko emakumeen lanak bistaratu zituen.Martxoaren 8ko ekintzak izan dira nagusi asteburuan,...
Potxuak Martxanek antolatuta, zapatuan askotariko ekintzak egin zituzten. Domekan, udalak antolatutako Lekeitioko Emakume Sortzaile eta Ekintzaileen I. Azokak herriko emakumeen lanak bistaratu zituen.
Martxoaren 8ko ekintzak izan dira nagusi asteburuan, Lekeition. Hala, Potxuak Martxan taldeak ekintzaz bete zuen zapatua. Domekan, ostera, Lekeitioko Emakume Sortzaileen I. Azoka egin zuten, Udaleko Berdintasun Sailak antolatuta. Egun baten zein bestean, berdintasunean bizitzeko aldarriak egin dituzte.Mendi ibilaldia, kalejira, bertso saioa, afaria eta Dj festa. Horiek izan ziren zapatuan Potxuak Martxanek antolatuta egin zituzten ekintzak. Mendi ibilaldian parte hartu zutenek Hartu kalia! lelopean abiatu ziren 10:00etan. Eta 13:00ak aldera herrira ailegatu eta gero, Nerea Ibarzabal eta Aissa Intxaustiren bertso saioagaz gozatu zuten Independentzia plazan. Egunagaz amaitzeko, emakumeen afaria eta Dj festa egin zituzten.
Emakumea protagonista
Domekan, ostera, herriko emakume sortzaileen lanak bistaratzeko azoka egin zuten. Eta horretan herritar askok parte hartu zuten. Nork bere sormen lanak erakutsi zituen, baina denaren gainetik, protagonistak herriko emakumeak izan ziren.