Eskaintza turistikoa indartuz, Geoparkeak denboraldi berriari ekin dio

Jose Angel Lizardi Mutrikuko alkatea, Geoparkea osatzen duten beste bi herrietako alkateekin, Geoparkeko ordezkari Leire Barriusorekin -eskuman– eta Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo diputatuarekin, besteak beste. Argazkia: Geoparkea.
2016an 22.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten Geoparkeak eskaini zituen bisita gidatuetan; 2015ean baino %44 gehiagoItsas ibilaldieek, esaterako, flyscharen itsaslabarrak uretatik ikusteko aukera eskaintzen duela esan dute. “Oro har, familiartean egiteko proposamen dibertigarriak, bisita kultural eta ibilbide gastronomikoak, eta bestelako planen bila dabiltzanentzako kutsu zientifikoagoa duten esperientzia bereziak ere eskainiko ditugu”. Iazko datu batzuk. Jakitera eman dutenez, 2016an 22.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten Geoparkeak eskaini zituen bisita gidatuetan; 2015ean baino %44 gehiago. Beste alde batetik, Geoparkea euren kontura bisitatzen duten bidaiarien kopurua ere goraka doala azpimarratu dute. “Mutriku, Deba eta Zumaiako turismo bulegoek 75.000 lagun baino gehiago zenbatu zituzten iaz”.
Geoparkearen webgunea ere eguneratu eta horretan berrikuntzak egin dituzte; erreserba prozesua “intuitiboagoa eta errazagoa” dela eta informazioa eskuragarriago dagoela esan duteHalaber, nabarmendu nahi izan dute 2016an Geoparkea ezagutzera hurbildu ziren eta bisita gidatuetan parte hartu zuten lagunek agertutako asebetetze maila altua. “Orokorrean, 10etik 8,5eko balorazio eman zieten ekintzei”. Balorazio onena jaso duten alderdien artean daude Geoparkeko webgunea eta Geoparkeko giden aldetik jasotako informazioa eta kalitatea. “Webguneari dagokionez, erreserbak Internet bidez egiteko erraztasuna eta erosotasuna aipatu zituzten”. Webguneko berrikuntzak. Aurten, gainera, Geoparkearen webgunea ere eguneratu eta horretan berrikuntzak egin dituztela gaineratu dute. “Bisitariei zerbitzu hobe bat eskaintze aldera, erreserben barne kudeaketa arintzeko eta errazteko beharrezko hobekuntzak egin ditugu”. Datuak ematen hasita, iaz, webgunea 63.000 norbanakok bisitatu zutela agertu dute. Diseinu aldetik ere hobekuntzak egin dituztela azaldu dute. “Horiei esker, webguneko bisitariaren esperientzia errazagoa eta positiboagoa izatea nahi izan dugu; erreserba prozesua intuitiboagoa eta errazagoa da orain, eta erabiltzaileek informazioa eskuragarriago dute”. Webgunea lau hizkuntzatan kontsultatu ahal da: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez. Euskal Kostaldeko Unescoren Geoparkea ekoturismoaren erreferente dela esan dute, bai Gipuzkoa mailan eta baita hiru lurraldeen artean ere. “2010az geroztik Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kidea ere bada Euskal Kostaldeko Geoparkea. Ordutik, lehen mailako geoturismo eta natura turismo helmuga berritzaile gisa sendotu da”. 2015ean lortu zuen Euskal Kostaldeko Geoparkeak Unescoren Munduko Geoparke izendapena. “Orduan, Geoparkeak gordetzen duen ondare natural eta kulturalak errekonozimendu garrantzitsua lortu zuen”.