Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Goitisolo eta Irazu izan dira azkarrenak Urdaibai Koparen lehen proban

123 korrikalarik amaitu dute lasterketa. Arrolape Mendi Klubeko kideak sailkatu dira gizonen eta emakumeen lehen postuetan. Hiru probetan 550 partaide egon dira guztiraJoanes Goitisolok eta Araitz Irazuk irabazi zuten domekan Urdaibai Koparen lehen pro...

Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2017/03/14

123 korrikalarik amaitu dute lasterketa. Arrolape Mendi Klubeko kideak sailkatu dira gizonen eta emakumeen lehen postuetan. Hiru probetan 550 partaide egon dira guztira

Joanes Goitisolok eta Araitz Irazuk irabazi zuten domekan Urdaibai Koparen lehen proba, Ibarrurin. Goitisolok ordubete, 35 minutu eta 58 segundotan amaitu zuen 21 kilometroko lasterketa. Irazuk, berriz, 2 ordu, 12 minutu eta 10 segundoko denbora egin zuen.

123 korrikalarik burutu zuten Ibarruriko lasterketa, eta Arrolape Mendi Klubeko kideak izan ziren nagusi gizonezkoen zein emakumezkoen podiumean.

Goitisolorengandik 28 segundora heldu zen helmugara Aitor Uriarte, eta Aritz Arruti hirugarren sailkatuak irabazleak baino 6 minutu eta 11 segundo gehiago behar izan zituen proba amaitzeko.

Emakumezkoetan ere lehia estua egon zen lehenengo bien artean. Irazurengandik 57 segundora helmugaratu zen Oihane Perez. Leire Monasterio hirugarrenak 2 ordu, 19 minutu eta 32 segundotan amaitu zuen lehia.

Euriari, basari eta haizeari aurre egin behar izan zieten domekan lasterketako zein mendi martxetako parte hartzaileek. Guztira, 550 bat pertsona batu ziren Ibarrurin, eta Saltsamendi Kultur Taldeko kideek esan dutenez, aste honetan jasoko dituzte argazki lehiaketako lanak. Ibilbidean ateratako argazkiak ibarrurikomendimartxa@gmail.com-era bidali behar dira.

Asteburu borobila

Urdaibai Koparen lehen probako lehen postuak ez dira izan asteburuan arrolapetarrek lortutako bakarrak. Azpeitiako IX. Zuzenien Igoera Bertikala irabazi zuen domekan Imanol Goñik, 32 minutu eta 44 segundoko denboragaz, eta Maria Zorroza izan zen azkarrena Salamancako Tres Valles CrossCountry-an. 20 kilometroko proba ordubete, 59 minutu eta 47 segundotan egin zuen.

Azpeitiakoan Arrolapeko Julen Aranguena kortezubitarrak, Ekaitz Lejarzegi ajangiztarrak, Eñaut Lertxundi ondarrutarrak, Unai Gorriño mendatarrak eta Arkaitz Ibarretxe bermeotarrak ere parte hartu zuten.

Bestalde, Meñakako Mendiñaka lasterketa lehiatu zuten Irantzu Onaindia eta Aitor Ayo arrolapetarrek. Onaindiak emakumezkoen podiumean hirugarren postua lortu zuen, eta Ayo laugarren sailkatu zen.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.