Inudeak eta artzainak kalean
Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeak antolatuta, inude eta artzainen kalejira egin zuten zapatuan. Eguraldia lagun, dantza taldearen urteroko hitzorduak herriko kaleak kolorez eta musikaz jantzi ditu.Lekeitio inudez eta artzainez bete zen zapatuan. Eto...
Lekeitioko Etorkizuna dantza taldeak antolatuta, inude eta artzainen kalejira egin zuten zapatuan. Eguraldia lagun, dantza taldearen urteroko hitzorduak herriko kaleak kolorez eta musikaz jantzi ditu.
Lekeitio inudez eta artzainez bete zen zapatuan. Etorkizuna dantza taldeak antolatutako ekintzak herriko kaleak alaitu zituen. Eta eguraldia lagun, herritarrek ekintzagaz gozatu ahal izan zuten.Aittitta Makurra txarangak lagunduta atera ziren dantza taldeko kideak Trinketetik. Maria Diaz de Haro kaletik Pascual Abaroarainoko bidea egin zuten lehenengo, eta handik, Talara joan ziren. Eta azken urteetan egin legez, danborradak lagunduta egin zuten kalejira.
Ekintza jendetsua
Ume aulkiekin zihoazen herritarrak zeuden kalejiraren hasieran, danborrada atzetik etorri zen, eta haien ostean, inude txikiak ageri ziren. Txarangaren atzetik inude eta artzain txikiak zihoazen, eta horiekin amaitzen zen kalejira.
Urtero legez, kalejira Independentzia plazan amaitu zen. Eta han batuta, dantza saioa eskaini zuten nagusiek zein umeek.
Etorkizuna dantza taldeko kideek esan dute dena espero bezala atera zela. «Ehun pertsona baino gehiagok parte hartu zuten, eta orokorrean, dena oso ondo atera zen».