Sabadellen (Herrialde katalanak) eta Bilbon lehiatu dira asteburuan.
Aiora Agirregomezkortak Espainiako pista estaliko proba eduki du Sabadellen (Herrialde Katalanak), eta hamaikagarren postua lortu zuen. Emaitza horregaz finalaurrera heldu zen, eta finala jokatzeko atarian geratu. Bi aste barru, Badajozen Espainiako kros txapelketa izango du jokoan.

Asteburuan lehiatu dira Tximistakoak. Argazkia: Tximista
Irati Iriondok Espainiako Txapelketan parte hartu ahal izateko marka egin zuen Bilboko Zorrotzako pistan, 60 metro leunetan. Sailkatze marka 8.25 segundotan zegoen, eta 8.16 segundo behar izan zituen. Emaitza horrek Antequerara (Malaga) txapelketa jokatzeko aukera eman dio.
Taldeko neskak indartsu. Taldeko bederatzi neskak (bi taldeak) Espainiako txapelketarako sailkatu ziren taldeka, eta txapelketak apirilaren 1ean eta 2an izango dira Madrilen. Bi talde horiek Euskadiko txapeldunak dira, eta Espainiako 2. eta 3. postuan daude sailkapenean.