10:00etan hasi eta 13:00ak arte Markina-Xemeinen kokatzen den Lea-Artibai Berrikuntza Gunea eskualdeko ondareari buruz hitz egiteko topagune bihurtuko da bihar [martxoak 16]. Industria ondarean adituak diren Ondartez enpresako
Beatriz Herreras eta ondarearen berreskurapenerako lanetan espezializatutako
Landa-Otxandiano arkitektoak parte hartuko dute jardunaldian, Leatibai Garapen Agentziako lehendakaria eta turismo teknikariarekin batera.
San Juan Talakoko itsaslabarra.
Topaketa, gainera, eskualdean martxan jarri den itsas- zein ibai-lurraldeetan kostaldeko kultura ondarea kudeatzeko lurralde politikak hobetzea helburu duen
Hericoast proiektu europarra aurkezteko topagunea ere izango da.
Jesus Iriondo Leartibai Garapen Agentziako lehendakariaren ongietorriagaz hasiko da jardunaldia. Nekane Irusta Leartibai Garapen Agentziako turismo teknikariak Hericoast proiektuari buruzko azalpenak emango ditu ondoren, kostaldeko eskualdeetako natur eta kultur kudeaketaz ariko delarik. Jarraian Lea-Artibaiko ondare eta paisaia naturalaz hitz egingo du Ondarez enpresako Beatriz Herrerasek, eta AƱanako Gatz Haranaren berreskurapenarekin jarraituko dute Mikel Landak eta Alazne Otxandianok.