Lekeitioko Udala Santa Katalina pasealekua luzatzeko proiektua egiten ari da
Ibilbidea luzatzeko proiektua bi hilabetetan landuko dute. Horretarako enpresa baten laguntza izango du Udalak eta 17.000 euroko kostua suposatuko du.
Lekeitioko eraztun berdea osotzen joateko helburuagaz, orain dela ia 7 hilabete oinezkoentzako zabaldu zen Santa Katalinako pasealeku berriaren ibilbidea luzatu nahi du Lekeitioko Udalak kulunkak dauden gunera arte. Ibilbidea 270 metrotan luzatuko dute, espaloi eta guzti.
Obra gauzatzeko, bestalde, bide horretan, etxebizitza betetik bestera dauden lau lur zati herriratu behar ditu udalak lanak gauzatu ahal izateko. Guztira, 4.666 metro koadroko azalera daukate lurrek.