Larriki gaixorik dauden presoek bizi duten egoera dela eta, Arnaldo Otegi, Jasone Agirre eta Josu Unanue
EH Bilduren ordezkariak preso horien senideekin bildu ziren atzo [martxoak 15]. Bilera horretan, baita ere, mahai gainean ipini zuten Espainiako Gobernuak larriki gaixorik dauden presoak ahalik eta gehien espetxean mantentzeko hartutako erabakia; bilera horretan egon zen Angelita Burgoa Ibon Iparragirreren ama.
Bilera egin eta gero, Agirrek esan zuen larriki gaixorik dauden presoak hiltzen ari direla, eta ez dagoela denborarik. “Gobernuari eskatzen zaion gauza bakarra da legea betearazteko”. Larriki gaixorik dauden presoak “berehala” etxera ekartzeko “urgentzia” dagoela esan eta Madrilgo Gobernuaren espetxe politika “gogor” kritikatu zuen. “Bakea lortzeko espetxe politika aldatu egin behar da. Eta horretarako, ezinbestekoa da presoak kartzeletatik ateratzeko dinamikak aktibatzea”.
HONEKIN LOTUTA: Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen Batzordeak Iparragirre bisitatu nahi du