Asteburu honetan selekzioen arteko munduko txapelketarik garrantzitsuena den GRAVNI-ren bigarren jardunaldia jokatuko da. Bizkaiak Gipuzkoa hartuko du, Araba Nafarroaren kontra arituko da eta Errioxak Iparralde izango du aurkari.
Partida gehienak zapatuan jokatuko dira, baina Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko nagusi mailako eskuzko trinketeko norgehiagokak bihar, barikua [martxoak 17] jokatuko dira AbadiƱoko Tornosolon, 19:00etan.
Markina-Xemeingo Uni frontoia.
Zesta-puntak
Markina-Xemeingo Uni frontoia izango du topaleku
zapatuan [martxoak 18].
17:00etan hasita, gazte, 22 azpiko eta senior mailetako partidak jokatuko dira.
Bizkaiko taldean Gernika-Lumo,
Markina-Xemein eta
Berriatuko eskoletako pilotariak egingo dute jokoan: gazte mailan Gernika-Lumoko Leke eta Markina-Xemeingo Danel ariko dira, 22 azpikoetan Markina-Xemeingo Gotzon eta Ibarluzea, eta nagusietan Berriatuko eskolako Reto etxebarritarra eta Elkoro I Markina-Xemeingoa.
Gipuzkoako taldean, ostera,
Mutrikuko Danok Bat pilota eskolako puntistak egongo dira. Gazte mailan jokatuko dute Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor mutrikuarrek eta 22 azpikoetan jokatuko du Aitor Andonegik. Mutrikuarrak Kosme Agirre Zumaiarra izango du bikote 22 azpikoetan. Nagusien mailako bikotea, ostera, Andoaingo Karlos Lopetegik eta Donostiko Asier Alberrok osatuko dute.
Bizkaiak eta Gipuzkoak, bestalde, Iurretan eta Barakaldon jokatuko dute
eskuz, Larrabetzun
nesken gomazko paletako partidak izango dira ikusgai, Barakaldon mutilen gomazko paletakoak, Mungian palakoa, Bilbon larruzko paletakoak eta pala motzakoa, eta AbadiƱon trinketekoak.