Lea-Artibaiko ondareari buruzko jardunaldia, Markina-Xemeinen
Markina-Xemeinen kokatzen den Lea-Artibai Berrikuntza Gunea eskualdeko ondareari buruz hitz egiteko topagune bihurtuko da gaur goizean. 10:00etan hasi eta 13:00ak arte, Lea-Artibaiko Ondareari buruzko jardunaldia egingo da bertan.Industria ondarean adi...
Industria ondarean adituak diren Ondartez enpresako Beatriz Herreras eta ondarearen berreskurapenerako lanetan adituak diren Landa-Otxandiano arkitektoak parte hartuko dute jardunaldian, Leartibai Garapen Agentziako lehendakari eta turismo teknikariagaz batera.
Jardunaldia, gainera, eskualdean martxan jarri den itsas zein ibai lurraldeetan kostaldeko kultura ondarea kudeatzeko lurralde politikak hobetzea helburu duen Hericoast proiektu europarra aurkezteko topagunea ere izango da.
Hiru hitzaldi
Jesus Iriondo Leartibai Garapen Agentziako lehendakariaren ongietorriagaz hasiko da jardunaldia. Nekane Irusta Leartibai Garapen Agentziako turismo teknikariak Hericoast proiektuari buruzko azalpenak emango ditu ondoren, kostaldeko eskualdeetako natur eta kultur kudeaketaz ariko delarik. Jarraian, Lea-Artibaiko ondare eta paisaia naturalaz hitz egingo du Ondarez enpresako Beatriz Herrerasek, eta Añanako Gatz Haranaren berreskurapenagaz jarraituko dute Mikel Landak eta Alazne Otxandianok.