Bizkaiko arraun taldeek hitzordu bikoitza daukate asteburuan. Bihar batelen ligako seigarren jardunaldia jokatuko dute, eta etzi, traineru estropada.
Bizkaiko Batel Ligaren 6. estropada 15:00etan hasiko da Sestaoko Benedikta eremuan.
Isuntzaren batelak guztira zazpi izango dira: mutilen ume mailako hiru talde, nesken bi alebin mailan eta mutilen alebin eta kadete mailetako bana.
Ondarroatik hamahiru batel uretaratuko dituzte: nesken alebin, promesa eta senior mailetako bina, eta mutilen alebin, gazte eta kadete mailetako bana.
Bestetik,
domekan 10:30etik aurrera lehiatuko dute nagusiek II. J.A. Camiruaga Cami eta XVII. Jon Sasieta Bilba Memoriala, Deustuko itsasadarrean.
Mutiletan hamazortzi taldek parte hartuko dute; horien artean daude Isuntza eta Ondarroa. Nesketan, berriz, Lea-Artibai, Portugalete eta Deusto uretaratuko dira. Lehenengoak 6.200 metroko eremuan ariko dira lehian, eta nesken taldeak 3.200 metrokoan.
Deustuko Arraun Elkartearen parean hasi eta Euskalduna zubira arteko eremuan lehiatuko dute estropada.
II. J.A. Camiruaga Cami eta XVII. Jon Sasieta Bilba Memoriala (irteera ordena):
- Lea-Artibai (10:30)
- Portugalete (10:31)
- Deusto (10:32)
- Deusto C (10:35)
- Elantxobe (10:36)
- Getxo (10:37)
- Lutxana (10:38)
- Bermeo-Mundaka (10:39)
- Deusto B (10:40)
- Kaiku B (10:41)
- Donostiarra (10:42)
- Mariñeiro de Mera (10:43)
- Arkote (10:44)
- Lekittarra (10:45)
- Portugalete (10:46)
- Deusto A (10:47)
- Ares (10:48)
- Ondarru (10:49)
- Kaiku A (10:50)
- Zierbena (10:51)
- Bermeo (10:52)