Enplegu eta lanbide heziketa azoka egingo dute Debabarrenean

Debabarreneko udalek eta eskualdeko Lanbide Heziketa zentroek #Abian III. Enplegu eta Lanbide Hezkieta Azoka egingo dute martxoaren 29tik 31ra, Debegesa garapen agentziaren bitartez. Funtsean, aurtengo azokak lana bilatzen ari diren pertsonen eta lanpo...

Debabarreneko udalek eta eskualdeko Lanbide Heziketa zentroek #Abian III. Enplegu eta Lanbide Hezkieta Azoka egingo dute martxoaren 29tik 31ra, Debegesa garapen agentziaren bitartez. Funtsean, aurtengo azokak lana bilatzen ari diren pertsonen eta lanposturen bat betetzeko beharrizana duten inguruko enpresen arteko topagune izatea du helburu.

Azokak arlo desberdinetako 70 lanpostu baino gehiago eskainiko ditu. Lan bila dabiltzan pertsonek www.debegesa.eus-en jaso ahal dute lan eskaintzen berri, eta bertan eman ahalko dute izena, martxoaren 20a orduko.

Martxoaren 27ra arte egingo da lehen hautaketa prozesua. Eta martxoaren 29an, 30ean eta 31n, profesional bila dabiltzan enpresek egingo dituzte azken elkarrizketak, azokan bertan .