LH2ko 39 ikasle bisitan etorri dira gaur[martxoak 17], Markina-Xemeingo erredakziora. Bi txandatan banatuta, kazetarien
azalpenak entzun, eta paperean zein Interneten lan egiteko moduak ezagutu zituzten orokorrean, eta tokian tokiko kazetari baten eguneroko jarduna zelakoa den, eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukeren berri jaso zuten.
Kazetarien lana ezagutu dute ikasleek.
Galderak egiteko aukerarik ere ez zuten galdu, eta amaieran, ohi legez,
talde argazkian bildu ziren erredakzio aurrean. Tirolinan ibiltzeko ere aprobetxatu zuten Markina-Xemeinera egindako bisitaldia.
Talde argazkia atera dute erredakzio aurrean.