Ibon Marrero Iriondo ondarrutarrak zilarra eskuratu du Beteranoen I. Espainiako Judo Kopan

66 kiloko kategorian lehiatu da Ondarroako Artibai taldeko judoka gaur goizean [martxoak 18], Madrilgo Arganda del Rey udalerrian, eta Luis Ferreño entrenatzaileak azaldu duenez, oso gutxigatik ez du eskuratu urrezko domina. Borrokaldiko denbora beteta, eta shido zigorra jaso ostean ihes egin dio lehenengo postuak. “Borroka Ibonek kontrolatu du hasieratik amaiera arte, berak eraman du borrokaren pisua”. Podiumaren gorenera Madrilgo Fontenebro elkarteko Jose Antonio Calvo igo da; hirugarren postua eta brontzea, berriz, Madrilgo Judo Fuenlabradako Ladislao Simonentzat eta Judo Villaviciosa de Odon taldeko Juan Carlos Escacharentzat izan da.
Ibon Marrero, podiumean. Argazkia: Ondarroako Artibai judo taldea.

Ibon Marrero, podiumean. Argazkia: Ondarroako Artibai judo taldea.