Alboka, Adarra, TTakun TTan Takun, Txanbela… Euskal musikari lotutako
era askotako instrumentuak ezagutzeko aukera izan zuten, zapatu arratsaldean [martxoak 18] Uhagon kulturgunean batu ziren Lea-Artibaiko ume, gazte eta nagusiek. Instrumentuen erabilpena eta jatorria azaltzeagaz gain, 20 instrumentutik gora jo zituzten
Juan Mari Beltran musikari eta musikologo gipuzkoarrak eta bere ikasle izandako
Errege Beldak eta
Ixiar Jauregik.
Juan Mari Beltran, Errege Belda eta Ixiar Jauregi kontzertu didaktikoa ematen Uhagonen. Argazkia: Uhagon Kultur Elkartea
Markina-Xemein, Lekeitio, Ondarroa eta Aulestiko publikoak bete egin zuen Uhagon kulturguneko aretoa, eta musikarako erakutsi zuten berotasun handiaren ondorioz, ordubete inguruko kontzertua beste 20 bat minutu luzatu zuen hirukoak. Txalaparta jotzera ere ausartu ziren umeak, ikasitakoa praktikara eraman nahirik.