Udalak liburutegirako prestatutako egutegiaren baitan, bihar [martxoak 21], Miren Agur Meabe idazle lekeitiarrak
Kristalezko begi bat liburuaren inguruko solasaldia eskiniko du, 18:30ean, liburutegian.
Horrelako ekintzak antolatuta, hain zuzen ere, Berriatuko Udalak irakurzaletasuna eta idazteko zaletasuna bultzatu nahi ditu herritarren artean. Horrez gain, haur, gazte eta nagusiei literaturgintzaren inguruko eskaintzak egin, eta musika, margo eta komikiei buruzko informazioa eskuragarri jarri nahi izan ditu.
Iaz hasi zen udala liburutegirako ekintza zehatzak antolatzen. Eta iazkoaren balorazioa positiboa egin ostean, aurten ere liburutegiaren «irudi arrotzari buelta bat eman» eta herritarrak hara erakartzeko urte osorako ekintzak antolatu dituzte.
Miren Agur Meab, “Kristalezko begi bat” liburuagaz. Argazkia: Gari Garaialde.