Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, ziburuak konpondu egin behar ziren. Gaur [martxoak 20], esaterako, hondartzako ziburuak konpontzen hasi dira –argazkian–.
“Gure txikiak egunero jolasten dute bertan, eta hauen segurtasuna bermatzea ezinbestekoa da”, azaldu du Eneritz Basurko Hirigintza zinegotzaik. Horrez gain, herrian kaltetuta dauden azpiegiturak konpondu behar direla eta apurka-apurka lan horiek egingo dituztela azaldu du Basurkok.
Arrigorri hondartzaren pareko ziburuak konpontzen. Argazkia: Ondarroako Udala.