Lekeitioko Udalak haur eta gazteei zuzendutako aisialdi zerbitzu eraberritua eskainiko du. Kidegune eta Gaztegunearen aisialdiko ekintzak burutzeagaz gain, gazteentzako topagune izatea bultzatuko dute.
Udalak jakitera eman duenez,
Suspergintza elkarteak eskainiko du aisialdi zerbitzua,
apirilaren 1ean hasi eta
ekainaren 11ra arte.
Uztailean udalekuak egongo dira, eta ondoren, ikasleen uda oporraldia amaituta, zerbitzua berriz martxan jarriko dute.
Irailaren 16tik
abenduaren 30era arte egongo da abian aurten.

Lekeitioko Kideguneko umeak altxorraren bila meriendan. Argazkia: Aisialdi Taldea
Lekeition erroldatuta dauden familiei zuzendutako zerbitzua izango da, batez ere Lehen Hezkuntza eta D.B.H ikasketak egiten ari diren haur eta gazteei.
Zapatu eta domeka arratsaldetan eskainiko dute, adinaren arabera, ordutegi ezberdinekin. Horrela, Kideguneak talde bi izango ditu: 6-8urte bitartekoak eta 9-11 urte bitartekoak. Gazteguneak berriz, 12 urtetik gorakoak.
Ordutegiari dagokionez,
6-8 urte bitarteko umeen ordutegia
17:30etik 19:30era izango da bai zapatuan zein domekan,
9-11 urte bitartekoena
18:00etatik 21:00etara zapatuetan eta
18:00etatik 20:00etara domeketan, eta
12-16 urte bitarteko gazteena 1
9:00etatik 21:00etara zapatuetan eta 1
8:00etatik 20:30era domeketan.
Zerbitzua oporretan. Hala ere, oporraldieten zerbitzuaren ordutegiak egokitu egingo dituztela zehaztu du udalak. Apirilaren 18tik 21era eta Abenduaren 26tik 29ra ere aisialdi zerbitzua eskainiko dela azaldu dute. Apirilaren 15ean 16an eta abenduaren 24an eta 31n berriz, ez da zerbitzurik emango eta Gaztegunea itxita egongo da.
Zerbitzuan eskeiniko diren ekintzei dagokienez, haur eta gazteen
protagonismoa ardatz izango dutela nabarmendu dute.
“Zerbitzu berrian haur eta gazteek ekintzak egiteko duten autonomia errespetatu eta sustatuko dira, beraiek, erabakitako ekintzak eginez. Bestalde, gaitasun pertsonalak deskubritzea eta bideratzen laguntzen helburu duten ekintzak ere egongo dira”.
Mendi irteera eta jaiez gain, itsasoari lotutako ekintzak ere egingo dituztela aurreratu dute, Arraun Surfa, Stand up Paddle, BigSup eta Piraguismoa besteak beste.
Aisialdi zerbitzuaren kostua
50.000 eurokoa izango dela jakitera eman du udalak, eta herritarrek Gazteguneko eraikinari aste barruan ere erabilera emateko aukera ezberdinak aztertzen ari direla aitatu dute.
Gurasoen lana. 2016ko irailean Gaztegune eta Kidegunea zarratu zutenetik Lekeitioko Udalagaz batzartzen egon da Lekeitioko guraso talde bat, ume eta gazteentzako leku eta zerbitzu bat lortu nahian. Gazteguneko obrak zirela eta, herriko talde batek eramaten zuen zerbitzuaren kontratua amaitu zuen udalak, eta ordutik aukera ezberdinak aztertzen ibili dira.
“Nahiz eta ume eta gazteek negu osoa elkartzeko leku barik pasatu duten,
pozik gaude zerbitzua martxan jarri, eta alkateak agindu zuen bezala, bertara joango diren ume guztiei leku bat eskainiko zaielako”, adierazi dute gurasoek.
Bestalde,
penaz ere agertu dira gurasoak herriko talde bat aurkeztu den arren, azkenean, kanpoko enpresa batek umeen aisialdi zerbitzua eraman duelako. “Esan digutenez, lekeitioko monitoreak hartzen ari dira Gaztegunea martxan jartzeko”, esan dute.