Lea-Artibaiko taldea Bertsolari Gazteen Sariketatik kanpo geratu da
Markina-Xemeinen jokatu da gaur [martxoak 21] 25. Bertsolari gazteen BBK sariketaren 4. kanporaketa, Lea-Artibai eta Uribe Butroe taldeen artean. Saioa Markina-Xemeingo kultur aretoan izan da, eta herriko ikastetxe bietako ikasleek bete dute aretoa.
Irabazlea Uribe Butroe taldea izan da, eta sariketa honetan, saioak sailkapen izaerakoak diranez, Lea-Artibai taldeak ez du aurrera jarraituko, eta Uribe Butroe, ostera, finalaurrekoetara pasatu da.

Lea-Artibai taldeko Garazi Nabarro bertsotan. Atzean, ezkerretik eskuinera: Lea-Artibai taldeko Antton Bereziartua eta Bittor Altube eta Uribe Butroeko Txomin Aiartza, Ainhoa Gorostiaga eta Iker Larizgoitia. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea

Uribe Butroe taldeko Malen Amenabar bertsotan. Atzean jarrita eskumatik ezkerrera Lea-Artibai taldeko Aissa Intxausti, Aitor Ruiz eta Nahia Ibarzabal bertsolariak. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
Hurrengo saioa datorren barikuan [martxoak 24] izango da, Zallako Zine Antzokian.