Ondarroako arrain lonjako beharrak aurten aterako dituzte lehiaketara
Eusko Jaurlaritzak Bermeoko eta Ondarroako arrain lonjak finantzatzeko formulak aurreratu ditu, eta jakin eragin dutenez, aurten lizitatuko dituzte beharrak. Eta dena espero moduan badoa, aurten hasiko lirateke beharrekin.
Horrela adierazi dute Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura sailetik. Proiektuak martxan jartzeko 1,8 milioi euro bideratu dituzte, eta horiei Europatik datozen fondoak gehituko zaizkie. Horrela, lehiaketara atera ahal izango dituzte beharrak, eta guztira 20,1 milioi euro egongo dira bideratuta lanetarako.
Ondarroako eragile desberdinak aspalditik daude arrain-lonjaren proiektuaren zain, arrantzarentzako eta herriarentzako «behar-beharrezkoa» dela iritzita.
Lonja eraikitzeko behar den finantzazioa handia denez, faseka egingo dira beharrak. Baina jakin eragin dutenez, lanak lau urtetan amaitzea aurrikusten dute, beti ere, kosterak errespetatuz eta beharra kaltetu barik. Hau da, kosterak handiak direnean izan daiteke momentuka lonjaren beharrak bertan behera lagatzea, baina ahal den guztietan jarraituko dute proiektuak aurrera jarrai dezan eta epeetan eraiki dadin.