Jaurlaritzak iragarri du
Ondarroako arrain lonja egiteko lanak aurten aterako dituela lehiaketara. Eta gauzak ondo badoaz, lanak ere aurten hasiko dituztela esan du. Horren aurrean, Ondarroa Udalak esan du proiektu berria zehaztasun gehiagorekin ezagutzeko zain dagoela, baina aldi berean, lanak aurten asteko asmoa pozgarria dela esan du. “Ondarroako herriarentzat proiektu garrantzitsua izango da lonja berriarena, portuko gune guztiak berrantolatzeko aukera emango digulako eta horrek funtzionamendu egokiago bat izateko aukera eskainiko digulako”, esan du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.
Halaber, lonja berriak portuko jarduerei mesede egingo diola uste du, eta herriko garapenarentzako “aurrera pauso bat” suposatuko duela azpimarratu du alkateak. “Proiektu berriaren lanak eta portuko eguneroko martxa uztartzea ere garrantzitsua izango da”.
Lonja berriaren proiektua bukatutakoan, herritarrek libre geratzen diren guneak zertarako erabili definitzeko aukera edukiko dutela gaineratu dute. Horretarako, hain justu, HAPO berriaren diseinuaz baliatuko dira.