Emakumeak eta zientzia, ekuazio ezinezkoa? izenburupean, hitzaldia emango du Marta Macho Stadler matematikari ospetsuak astelehenean [martxoak 27], Ondarroak Beikozinin. Hitzaldia Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta dago.
Hitzaldia gazteleraz izango da, eta 18:30ean hasiko da. Asteleheneko hitzaldian emakume zientzialariak ezagutuko dituzte bertaratzen direnek, baina batez ere, euren beharra ezagutaraztearen garrantziaz hitz egingo du Machok.
Hitzaldira joan ezin dutenek bestalde, hitzaldia jarraitzeko aukera edukiko dute zuzenean
Periscope-tik; webgune horretan Beikozini jarri beharko da bilaketan.
Emakunde Saria. Machok Emakunde Saria jaso zuen 2016an. Sariak «ezagutza zientifikoa nahiz matematikoa emakumeengana zabaltzea eta hurbiltzea», aitortu zizkion, baita, «giza-progresoari zein Akademiari zientzia-emakumeek egindako ekarpenak erakustea eta aldarrikatzea».
Sari horrez gain, beste hainbat ere jaso ditu matematikariak. Gaur egun EHUko irakaslea da.
Marta Macho matematikaria. Argazkia: Zientziaren Giltzak.