Zuhaitzak landatu dituzte Ispaster eta Mendatako umeek aldundiagaz
Basoen Nazioarteko Egunean, 1.400 zuhaitz landatzen hasi ziren, Bizkaiko Begiratokian. Baso-ezpala nola lortzen den azaltzeko erakustaldia egin zutenBizkaiko Foru Aldundia 1.400 zuhaitz landatzen hasi zen astelehenean, Bizkaiko Begiratokian, Mendata et...
Basoen Nazioarteko Egunean, 1.400 zuhaitz landatzen hasi ziren, Bizkaiko Begiratokian. Baso-ezpala nola lortzen den azaltzeko erakustaldia egin zuten
Bizkaiko Foru Aldundia 1.400 zuhaitz landatzen hasi zen astelehenean, Bizkaiko Begiratokian, Mendata eta Ispasterko Lehen Hezkuntzako 30 haurrekin batera.Basoen Nazioarteko Egunagaz bat eginda, 1,3 hektareako eremu batean landatu zituzten zuhaitzok, Mendatako udalerrian. Espezie askotariko aleak landatu zituzten; hala nola, artea, gurbitza, erramua, gorostia, elorria, sagarrondo eta udareondo basatia, erratza… Hala, horien bitartez, artadi kantauriar erako basoa sortu nahi da.
Basoek «gizarte osoari egiten dioten onura» agerian uztea da, batetik, Bizkaiko Foru Aldundiaren helburua; «bai ingumenari eta baita ere ekonomiari dagokionez». Bestetik, ume eta gazteak «basoen kudeaketa iraunkorrak duen garrantziaz» ohartu daitezen nahi du.
Zuhaitzak landatzea baino gehiago izan zen Oiz mendiaren magalean egindakoa. Nazio Batuen Batzar Nagusiak basoen eta energiaren arteko lotura nabarmendu gura izan zuen Basoen Nazioarte Egunean, eta, hori dela eta, aldundiak erakustaldi bat egin nahi izan zuen Bizkaiko Begiratokian, besteak beste, bertaratutakoei erakusteko eta azaltzeko nola lortzen den baso-ezpala, alegia, «beroa ematen duten galdaren bitartez energia termikoa sortzen erabiltzen den azpiproduktu bat».
Ispasterko Udala, esaterako, teknika hori erabilita dago zenbait udal-instalazioetan berokuntza-sistema aprobetxatzeko; esperientziaren berri eman zuten landaketa egunean bertan.
Egitasmo handiaren parte
Zuhaitzak landatzeko hasierako ekitaldi hori, baina, «egitasmo handiago» baten parte dela azaldu du aldundiak; izan ere, eskuratutako 13,8 hektareak landatzeko asmoa dauka. Behatokiaren inguruko lur horiek erosita, horien balioa ezagutarazi nahi du, bertan espezie autoktonoak landatuz. Halaber, landatuko dituzten horiek ez dutela ikuspegia kaltetuko azaldu du aldundiak, «ez baitira tamaina handikoak». Hala, «erreferentziazko erakargarri turistikoa» den gune horretan, 21.395 euroko inbertsioa egin duela jakinarazi du.