Bertsolaritzen Bertso Idatzien Lehiaketa egingo dute domekan
Mendatako Udalak eta Oilargane elkarteak antolatuta, hogeigarren urtez egingo dute Bertsolaritzen Bertso Idatzien Lehiaketa Mendatan. Horretarako, do- mekan jarri dute hitzordua.Hala, beste behin, Busturialdeko, Zornotzako zein Munitibarko bizilagunek ...
Hala, beste behin, Busturialdeko, Zornotzako zein Munitibarko bizilagunek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera; betiere, 18 urte edo gutxiago badituzte. Parte hartzaile guztiek hiru mailatan banatuta parte hartuko dute: 12 urtez azpikoak izango dira, batetik; 12 eta 14 urte bitartekoak, bestetik, eta 15 eta 18 urte artekoak, azkenik.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, 10:30etik 11:00etara edukiko dute parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera, eta hori bukatuta hasiko da, aldiz, lehiaketa, 11:00etan, hain justu. Hala, ordubeteko tartea izango dute bertso idatziak lantzeko. Sari banaketa 13:30ean egingo dute.