Beteranoen Trinkete Txapelketaren finalak jokatuko dituzte domekan
Adituek diote «oreka handiko eta faboritorik gabeko» partida espero dutela. Conderentzat lehendabiziko finala izango da. Aurretik 3, 4, 5 eta 6. sailkatuak zehazteko partidak jokatuko diraBeteranoen Trinkete Txapelketako finalak jokako dituzte domeka...
Adituek diote «oreka handiko eta faboritorik gabeko» partida espero dutela. Conderentzat lehendabiziko finala izango da. Aurretik 3, 4, 5 eta 6. sailkatuak zehazteko partidak jokatuko dira
Beteranoen Trinkete Txapelketako finalak jokako dituzte domekan, 12:00etan hasita, Lekeition. Horretan, Mallabiko Telleria eta Elgoibarko Conde Astigarragako Deba eta Mendaroko Egañaren kontra ariko dira. «Oreka handiko eta faboritorik gabeko» partida espero dute adituek.Telleria iazko txapelduna da, eta orain arteko ligaxkan hobeto jokatu duena izan dela zehaztu dute Danok Bateko ordezkariek. Conderentzat, berriz, lehendabiziko finala izango da, eta urduritasuna albo batera uzten saiatu beharko da, horrek bikotearen jokoan eraginik ez izateko.
Aurkariei dagokienez, Astigarragak sasoi onean dagoela erakutsi du, eta haren bizitasuna erakusten saiatuko da txapelketako atzelari onenaren babesagaz.
Bestalde, finalaren aurretik 3. eta 4. eta 5. eta 6. sailkatuak erabakitzeko partidak jokatuko dituzte. Hain zuzen ere, goizeko lehen partidan 5. eta 6 postuak izango dituzte jokoan.
10:00etan hasita neurtuko dituzte indarrak Arroitak eta Arratek eta Jaunarena eta Foster bikoteek. Jaunarena nafarra aurreko asteburuan bere herrian antolatutako torneoan gailendu zen, eta ezin hobeto datorrela zehaztu dute. «Gainera, Fosterrek partidetan erakusten duen segurtasunagaz faboritoak dira». Hala ere, gogor lan egin beharko dute aurkariak mendean hartzeko. Izan ere, Arroita eta Arrate iazko azpi-txapeldunak dira, eta haiek ere daukaten onena emango dute.
Ondoren, Berazak eta Etxeberriak Moral eta Lakaren kontra lehiatuko dute hirugarren postua; partida hori 11:00etan hasiko da. Elgoibartarrek eta lekeitiarrek eta mendexarrek osatutako bikotearen artekoa «urteroko dema» dela azaldu dute antolatzaileek, eta partida «polita eta orekatua» izatea espero dute.
Jaunarenari omenaldia
Bestalde, joan den asteburuan Mikel Jaunarena omendu zuten pilotariek, azken hiru urtean Lekeitiora etortzen egiten duen ahalegina eskertzeko. Beteranoen txapelketa jokatzen ari diren hamar pilotari Jaunarenaren herrira (Garzaron, Nafarroa) joan ziren, eta pilota erakustaldi bat eskaini zuten.