Korrikaren 20 urteko historia bilduta
Korrikarako motorrak berotzen hasiak dira eskualdean, eta horren adibide da, esaterako, asteon Astran ikusgai jarri duten erakusketa. Barra inguruan jarritako bilduma horretan, lehenengo Korrikatik hogeigarrenera arteko historia bildu dute: hala nola, ...
Korrikarako motorrak berotzen hasiak dira eskualdean, eta horren adibide da, esaterako, asteon Astran ikusgai jarri duten erakusketa. Barra inguruan jarritako bilduma horretan, lehenengo Korrikatik hogeigarrenera arteko historia bildu dute: hala nola, lekukoak, omenduak, ibilbideak… zeintzuk izan diren. Hala, hogei urteko historia hori ezagutu nahi duenak domekara bitarteko aukera edukiko du, Astra zabalik egoten den ordutegian.