Marta Macho matematikariak hitzaldia eskainiko du, astelehenean
Emakumeak eta zientzia, ekuazio ezinezkoa? izenburupean, hitzaldia emango du Marta Macho Stadler matematikari ospetsuak astelehenean, martxoaren 27an, Ondarroan.Beikozinin izango da hitzaldia, gazteleraz. Zientziaren Giltzak elkarteak 18:30erako ipini ...
Beikozinin izango da hitzaldia, gazteleraz. Zientziaren Giltzak elkarteak 18:30erako ipini du hitzordua.
Asteleheneko hitzaldian emakume zientzialariak ezagutuko dituzte bertaratzen direnek, baina batez ere, euren beharra ezagutaraztearen garrantziaz hitz egingo du Machok.
Hitzaldira joan ezin dutenek bestalde, hitzaldia jarraitzeko aukera edukiko dute zuzenean periscopetik; webgune horretan Beikozini jarri beharko da bilaketan.
Emakunde Saria
Machok Emakunde Saria jaso zuen 2016an. Sariak «ezagutza zientifikoa nahiz matematikoa emakumeengana zabaltzea eta hurbiltzea», aitortu zizkion, baita, «giza-progresoari zein Akademiari zientzia-emakumeek egindako ekarpenak erakustea eta aldarrikatzea».
Sari horrez gain, beste hainbat ere jaso ditu matematikari ospetsuak. Gaur egun EHUko irakaslea da.