Zabortegira zamar «gehiegi» bidaltzen direla salatu dute
Ondarroako Zero Zamar taldeak esan du zamar gehiegi sortzen dela herrian. Iaz, 2.115.541 kilo zamar bidali ziren Ondarroatik erretzera eta zabortegira. Birziklatzera, ostera, 774.113 kilo bideratu ziren, hiru bider gutxiago. «Erretzera eta zabortegiet...
Ondarroan gertatu modura, egoera hori Lea-Artibai eta Bizkaia osoan ere eman dela azaldu dute; Lea-Artibai Amankomunazgoa osatzen duten herriek 6.421.145 kilo zamar bidali zituzten iaz erretzera edo zabortegira. «Argi dago ezin dugula bide horretatik jarraitu. Baliabide naturalak alferrik galtzen eta zabortegiak zaborrez betetzen ari gara», aipatu dute. Halaber, Euskal Herriko herri askotan, hondakin bilketa sistema aldatuta %70-80 birziklatzea lortu dutela ere gaineratu dute. «Sistema aldatuta, hondakin gutxiago sortu dituzte».
Emaitza horien aurrean, Lea-Artibaiko herri batzuetan hondakinak biltzeko sistema aldatzeko asmoa «pozik» hartu dutela diote. «Zaborra edozelan botatzea ez da ontzat hartu behar. Birziklatzea eta birziklatzeko bideak ipintzea guztion esku dago».
Gaur, bilera
Hondakinak banatzeko sistema berriaren aurkezpena egingo dute gaur, 19:00etan, Antiguako Ama Elkartean.