Gernika RTk 22-10 irabazi dio Marzolari, ligako etxeko azken partidan
Basurdeek jarrera indartsua eta lehiakorra erakutsi dute. Urbietako garaipenak Bera Beraren kontra daukaten Euskal Ligaren azken partidarako ilusioa eta indarra eman dizkieEuskal Ligako etxeko azken partidan Gernika RTk 22-10 irabazi zion Marzolari dom...
Basurdeek jarrera indartsua eta lehiakorra erakutsi dute. Urbietako garaipenak Bera Beraren kontra daukaten Euskal Ligaren azken partidarako ilusioa eta indarra eman dizkie
Euskal Ligako etxeko azken partidan Gernika RTk 22-10 irabazi zion Marzolari domekan. Hasierako minutuetatik jarrera lehiakorra erakutsi zuen Urbietako taldeak, eta errioxarrak nahi eta ezinean aritu ziren.Etxekoen aurrean liga garaipenagaz agurtu dutelako pozik daude jokalariak, eta Bera Beraren kontra duten azken jardunaldirako gogotsu daudela adierazi dute. «Garaipena merezi izan dugu, eta psikologikoki indartsu egoteko balio digu. Pozik eta ilusio itzelagaz gaude», esan du Lukene Uriarte kapitainak.
Basurdeek jarrera bikaina erakutsi zuten hasieratik, eta lehen zatian Marzolak ez zuen punturik lortu. Gartziren bi entsegugaz eta Maiterenagaz (Leirek transformatu zuen) 17-0ko markagailuagaz heldu ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Gartzik lortu zuen etxekoentzat entsegua egitea (ez zuten transformatu), eta errioxarrek bi entsegu lortu zituzten.
Ordiziatik, esku hutsik
Bestalde, Ohorezko Mailan 19. jardunaldia lehiatu dute, eta Gernika RTk 32-6 galdu zuen zapatuan Ordiziaren kontra. Partida serioa eta parekatua izan zen.
Partidako lehen jokaldietan basurdeak nagusitu ziren zelaian. Ordiziarrak kontrolpean zituztela, markagailua estreinatzea lortu zuten. Ondo jokatu arren, ez zuten punturik pilatu bigarren zatian.