Ondarroako San Ignazio kalean aparkalekuak libre laga ditu udalak, herritarrek berriro bertan aparkatu ahal izan izateko; etxebizitzetarako sarrera zarratzen duten hesiak atzerago mugitu, eta aparkalekuak libre daude.
Udalak dio herrian dagoen aparkalekuen arazoaz jakitun dela, eta arazo hori arintzeko egokitu du San Ignazio kalea.
San Inazio kaleko aparkalekuak erabilgarri jarri ditu udalak. Argazkia: Asier Alkorta
Bestalde,
udalak jakin eragin du apirilaren 3an zabalduko duela Kafeatzeko aparkalekua. Beharrak amaitzear daude, eta astelehenetik aurrera aparkatu ahal izango dira ibilgailuak.
Kafeatzeko aparkalekua apirilaren 3an zabalduko dute. Argazkia: Larraitz Ibaibarriaga