Zapatuan, 21:00etan hasiko da lehen saioa, eta astelehenean ordu berean ekingo diote azken demari. Domekako saioa, ostera, 18:00etatik aurrera lehiatuko dute. Bizkaiko Kirol Federakundeak kontrolatuko ditu saio guztiak.
Zapatuan
Markina-Xemeingo Patxua Tabernakoen, Muruetako Kamiñoko jatetxekoen, Kortezubiko Maider Uriarteren eta Mañuko Irati Erauzkinen zaldiek burutuko dute proba.
Biharamunean lau probalari hauetako zaldien txanda izango da:
Aulestiko Jose Luis Idoeta, Laukizko Totxi, Ortzaikako Imanol Etxeberria eta Guriezoko Fermin Santamaria.
Azken egunean, ostera, hiru parte hartzaileren zaldiak ariko dira zein baino zein gehiago.
Aulestiko Kobaren, Mañuko Erauzkinen eta Ortzaikako Idoia Etxeberriaren zaldiek lehiatuko dute azken saioa.
Zaldi-mando probak
Aulestiko 950 kiloko harriagaz egingo dituzte, eta 100 kiloko gainkarga izango dute. Bestalde, zaldien oinarrizko pisua 400 kg-koa izango da (gehiago edukiz gero, kilo bakoitzeko kilo bateko karga hartuko dute).
Txapeldunak Aulestiko Udalaren manta, 800 euro eta Urdakik emandako urdaiazpikoa irabaziko ditu. Era berean, Lea-Artibaiko lehenengo hirurentzat ere sariak egongo dira; eskualdeko lehen sailkatuak Ibetarrik emandako manta, 200 euro eta Sagarmiñak emandako txakolin kaxa jasoko ditu.
Udaletik jakitera eman dutenez, 45 untza egin eta saririk jasotzen ez duenari 300 euroko ordaina emango diote.
SAIOAK:
- Patxua Taberna (Markina-Xemein)
- Irati Erauzkin (Mañu)
- Maider Uriarte (Kortezubi)
- Kamiñoko (Murueta)
- Jose Luis Idoeta (Aulesti)
- Imanol Etxeberria (Ortzaika)
- Totxi (Laukiz)
- Fermin Santamaria (Guriezo)
- Koba (Aulesti)
- Idoia Etxeberria (Ortzaika)
- Erauzkin (Mañu)
SARIAK:
- Aulestiko Udalaren manta, Urdakik emandako urdaiazpikoa eta 800 euro.
- 700 euro eta Urdakik emandako txakolin kaxa.
- 650 euro eta hiru txakolin botila.
- 600 euro.
- 550 euro.
- 500 euro.
- 450 euro.
- 400 euro.
- 350 euro.
- 325 euro.
LEA-ARTIBAIKO PARTAIDEENTZAT:
- Ibetarrik emandako manta, 200 euro eta Sagarmiñak emandako txakolin kaxa.
- 150 euro eta Urdakik emandako hiru txakolin botila.
- 115 euro eta hiru txakolin botila.