Berdel errea jateko urteroko hitzordua
Ondarroako gizon talde batek urtero berdel errea prestatu eta herritarrei ematen die, borondatez. Herritar asko ekintza hori egiteko zain egoten dira. Aurtengo ekintza atzo egin zuten, Itsasaurre plazan.Ondarroa herri arrantzalea izanda, arraina eta ar...
Ondarroako gizon talde batek urtero berdel errea prestatu eta herritarrei ematen die, borondatez. Herritar asko ekintza hori egiteko zain egoten dira. Aurtengo ekintza atzo egin zuten, Itsasaurre plazan.
Ondarroa herri arrantzalea izanda, arraina eta arrantza oso presente egon dira beti. Eta urteak aurrera egin ahala portuko jarduera nabarmen jaitsi bada ere, ohiturak inoiz alboratu ez dituen herria da Ondarroa. Horren adibide da berdela arrantzatzeko sasoian Ondarroako gizon talde batek borondatez egiten duen ekintza: berdel errea prestatu eta herritarrei eman.Azken urteetan ohitura hori hartuta daukate, eta lehenengo berdel aleak portura ailegatzen hasten direnean, herritarren artean ohikoa izaten da ondoko esaldia: «Laster prestatuko dute berdela ojaelean!».
Aurtengo ekintza atzo egin zuten. Eguraldia lagun, Itsasaurre plazan jende asko batu zen herritarrek herritarrentzako ojaelean mimoz prestatutako berdela dastatzeko.
Beste urte batez, berdel erre usaina bazter guztietara zabaldu zen. Eta beste urte batez, herritarrek eskertu egin zieten erakutsitako borondatea.