Aurreko astearen antzera joan da aste hau ere Ondarroako portuan: berdela eta sardina izan dira nagusi.
Atzo [martxoak 29] antxoa sartu zen, baina txikia zen, eta prezio baxua egin zuen. Gaur [martxoak 30] 40 kaxa antxoa bakarrik sartu dira, eta lau eurora egin du. Baina bihar [martxoak 31] txalupa gehiago joango dira antxoatara, eta gehiago sartzea espero dute.
Gaurkoan antxoa gutxi, baina sardina eta berdela ekarri dituzte txalupek; sardinba eta berdel asko ekarri dute eta
prezioa ere ona egin du. Berdela asteon asko egon arren, “ez da askorik geratzen”. Batzuk kupoa bete ere egin dute, eta beherantz egingo du laster batean.
Bestalde, betandia, boga eta txitxarroa ere lehorreratu dituzte asteon Ondarroako portuan.
Asteko benta:
- Berdela: 540.187 Kg – 0.95 €
- Antxoa: 150.308 kg – 0.739 €
- Sardina: 114.444 Kg – 0.78 €
- Betandia: 30.372 Kg – 0.60 €
- Boga: 18.221 Kg – 0.44 €
- Txitxarro Zurixe: 14.533 Kg – 2.28 €
- Txitxarro beltza: 3.840 Kg – 0.33 €