Laburbira euskarazko film laburren zirkuitua Mutrikura helduko da bihar gauean. 22:00etatik aurrera, film laburren emanaldia eskainiko da Zabiel Kultur Etxean. Herriz herri ari dira film labur horiek eskaintzen, eta bihar helduko da Mutrikura ere.
Mutrikuko emanaldia Zine Forum Taldeak eta Karenka Komunikazio Elkarteak antolatu dute.
Laburbira zirkuiturako guztira 22 lan jaso zituen antolakuntzak abenduaren 20ra bitarte, eta urtarrilean aukeratu zituen herriz-herri proiektatuko diren 8 film laburrak. Hurrengoak dira, beraz, bihar gauean Mutrikun ikusi ahal izango diren film laburrak:
- Azken saskia (9’40’’) Zuzendaria: Oier Fuentes
- Beti bezperako koplak (5’22’’) Zuzendari taldea: Ageda Kopla taldea
- Ihesa (15’19’’) Zuzendaria: Alejandro Díaz Castaño
- Hileta (19´50’’) Zuzendaria: Kepa Sojo
- Euspot lehiaketako onenak (10?)
- 280º (2’47’’) Zuzendaria: UDA Films
- Elemakarrak (4’50’’) Zuzendaria: Ibon Iza Totorika
- Jalgi ( 11’ ) Zuzendaria: Eki Pagoaga