Maiatzaren 7ko galdeketan posta bidez bozkatzeko aukera edukiko dute Markina-Xemeinen erroldatuek
Markina-Xemeingo Gure Esku Dagok maiatzaren 7ko galdeketarako posta bidez bozkatzeko aukera ere eskainiko du. Apirilaren 8ra arte dago eskaera egiteko aukera. Horretarako, nahikoa da mxgureeskudago@gmail.com helbidera idatzi edo taldeko norbaitegaz harremanetan jartzea.