Badator 22.a ere. Guztiz sustraituta dago jadanik Berdel Eguna Mutrikun. Eta herritarren eskutik sortutako jaia herritarrentzako eta kanpokoentzako jai ere bihurtu da urte hauetan guztietan. Zapatuan [apirilak 1] izango da aurtengoa, eta egun osoko egitarauarekin dator, gainera.
Berdel kanpainak garrantzia handia dauka arrantzarentzat, eta Berdel Eguna horri laguntzeko baliagarria izan da 22 urte hauetan. Berdel Egunak arrain horren ezaugarri gastronomiko eta osasungarriak ezagutzera ematen ditu.
Gainera, berdela dastatzeko aukeraz gain, beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte Mutrikun, urtero legez. Egitarau aberasgarria eta zabala dago berdelaz eta jaiaz gozatzeko.
1.800 berdel kilo horiek erabiliko dituzte jaian. Berdel errea, berdel pintxoak, eta berdel marmitakoa egiteko 1.800 kilo berdel erosiko dira. Sukaldariek eta boluntarioek egingo dituzte. 20.000 pintxo. Zazpi jatetxek egindakoak. 5.000 errazio berdel. 1.000 errazio marmitako.
Kirola eta musika. 18:00etatik aurrera, berdel pintxoak dastatzeko aukera egongo da portuan. Bederatzi era desberdinetara probatu ahal izango da berdela: errea, marmitakoan, piperradan, pudding-ean, berdel txaka, xixa saltsan, ozpinetan, berdel marinatua eta berdela bexamel eta barazkiekin.
Bestalde, hainbat kirol jarduera egongo dira goizetik hasita. 10:00etan, zesta-puntako Euskadiko GRAVNI txapelketa jokatuko da. Eta ostean, 10:30ean, Gipuzkoako Batel Ligaren XII. jardunaldia egongo da.
Kirolaz gain, musika entzuteko aukera ere edukiko dute Mutrikun daudenek. Urtero bezala, Mutrikuko abesbatzaren kontzertua egongo da, 13:00etan. Iluntzean, 20:00etatik aurrera, Itziarren Semeak taldeak kontzertua emango du.
HONEKIN LOTUTA:
Iazko argazki galeria: