Ondarroako Alde Zaharra kotxeentzako itxita egongo da
Apirilaren 4an, martitzena, ezingo da autorik sartu Ondarroako Alde Zaharrera. Autoen pasabidea itxiko dute, momentu honetan semaforoagaz araututa dagoena, hain zuzen ere. 9:00etatik 13:00etara egongo da itxita. Udalak Pedro Maria Unanue plazan konponketa lanak egin behar dituela azaldu du, eta bitarte horretan, ezingo da ibilgailurik pasatu. Beharrak amaitutakoan irekiko da ostera ere.