Ondarroako Barnetegixe Hezkuntza Elkarteak bi udaleku ibiltari antolatu ditu, bata 2003tik 2006 urteen artean jaiotakoentzat, uztailaren 3tik 14ra bitartean: Ondarroa-Tolosa; eta, bestea, 2001 eta 2002 urteetan jaiotakoentzat, uztailaren 17tik 31ra, Ondarroa-Urduña-Ondarroa. Guraso batzarrak deitu dituzte irteerei buruzko informazioa eman eta zalantzak argitzeko. Bihar, hilak 5, eguaztena, 19:00etan, 2003 eta 2006 urteen artean jaiotakoen gurasoekin batuko dira kofradia zaharrean; eta etzi, hilak 6, eguena, ordu eta leku berean, 2001 eta 2002 urteen artean jaiotakoenak elkartuko dira. Izena emateko epea maiatzaren 16an amaitzen da.
Udaleku ibiltariak, aurreko deialdi baten