63 untzako markagaz nagusitu da.
Sari bikoitza eskuratu du. Izan ere, eskualdeko lehenengo hiru sailkatuentzat ere sariak egon dira.
Koba eskualdeko lehen sailkatuaren mantagaz.
Argazkia: Aulestiko Udala.
Hala, txapelketa irabazteagatik Aulestiko Udalaren manta, 800 euro eta Urdakik emandako urdaiazpikoagaz batera, eskualdeko onena izateagatik Ibetarrik emandako manta, 200 euro eta SagarmiƱak emandako txakolin kaxa jaso ditu.
Kobaren atzetik
Markina-Xemeingo Patxua taberna eta Kortezubiko Maider Uriarte sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 60 untza eta 3,60m-ko marka lortu du bigarrenak eta 60 untza eta 2,20m-koa hirugarrenak.
Aurtengo txapelketa
Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria izan da, eta hiru saio egin dituzte; zapatu gauean hasi zen dema, eta bart egin zuten azken saioa. Hiruretan Bizkaiko Kirol Federakundeko ordezkariak egon dira dena behar den moduan gauzatu dela ziurtatzeko.
11 probalarik izena eman zuten, baina, azkenean bederatzik lehiatuko dute aurtengo txapelketa. Zaldi-mando probak Aulestiko 950 kiloko harriagaz egin dituzte, 100 kiloko gainkargagaz.
SAILKAPENA:
1.- Koba 63 untza
2.- Patxua Taberna 60 untza 3,60m
3.- Maider Uriarte 60 untza 2,20m
4.- Fermin Santamaria 52 untza 2,10m
5.- Totxi 51 untza
6.- KamiƱoko 46 untza
7.- Irati Erauzkin 44 untza 2,65m
8.- Imanol Etxeberria 28 untza
9.- Idoia Etxeberria 21 untza 6,60m
LEA-ARTIBAIKO SAILKAPENA:
1.- Koba 63 untza
2.- Patxua Taberna 60 untza 3,60m