Koba aulestiarrak irabazi du Zaldi Mando Proben Txapelketa
Lea-Artibai eskualdeko lehen sailkatuaren saria ere Kobak jaso du. Markina-Xemeingo Patxua taberna sailkatu da bigarren eta Maider Uriarte kortezubitarra hirugarren63 untzako markagaz nagusitu da Koba aulestiarra Aulestiko Zaldi Mando Proben Txapelketa...
Lea-Artibai eskualdeko lehen sailkatuaren saria ere Kobak jaso du. Markina-Xemeingo Patxua taberna sailkatu da bigarren eta Maider Uriarte kortezubitarra hirugarren
63 untzako markagaz nagusitu da Koba aulestiarra Aulestiko Zaldi Mando Proben Txapelketan. Sari bikoitza eskuratu du. Izan ere, eskualdeko lehenengo hiru sailkatuentzat ere sariak egon dira.Hala, txapelketa irabazteagatik Aulestiko Udalaren manta, 800 euro eta Urdakik emandako urdaiazpikoagaz batera, eskualdeko onena izateagatik Ibetarrik emandako manta, 200 euro eta Sagarmiñak emandako txakolin kaxa jaso ditu.
Lehia estua egon da bigarren eta hirugarren sailkatuen artean. Kobaren atzetik, Markina-Xemeingo Patxua taberna eta Kortezubiko Maider Uriarte sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 60 untza eta 3,60 m-ko marka lortu du bigarrenak, eta 60 untza eta 2,20 m-koa hirugarrenak.
Bigarrenari 700 euro eta Urdakik emandako txakolin kaxa eman zizkioten, eta hirugarrenak 650 euro eta hiru txakolin botila jaso zituen.
Uriartegaz batera, Busturialdeko beste bi ordezkarik lehiatu zuten txapelketa. Muruetako Kamiñoko jatetxea seigarren geratu zen, 46 untza lortuta. Haren atzetik Bermeoko Mañu auzoko Irati Erauzkin sailkatu zen, 44 untza eta 2,65 m-ko marka egin ostean.
Aurtengo txapelketa Euskal Herriko Txapelketarako puntuagarria izan da, eta hiru saio egin dituzte. Zapatu gauean hasi zen dema, eta astelehen gauean egin zuten azken saioa.
Aulestiko harriagaz
Hiru saioetan Bizkaiko Kirol Federakundeko ordezkariak egon ziren arau denak bete, eta dena behar den moduan gauzatu zela ziurtatzeko.
11 probalarik izena eman zuten, baina, azkenean, bederatzik lehiatu dute aurtengo txapelketa.
Zaldi-mando probetako saio guztiak udalerriko 950 kiloko harriagaz lehiatu dituzte, 100 kiloko gainkargagaz.