Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
AisiaGizartea

Munitibartarrek udarako parke osasuntsua edukiko dute

Aintzina Monasterio
Munitibar
2017/04/05
Espazio berdeei buruzko parte hartze prozesuaren barruan, bigarren lan saioa egin zuten zapatuan Munitibarko udaletxean. Besteak beste, Mintegi osteko zelaian parke osasungarria egitea adostu zuten bertan bildutako herritarrek eta udal ordezkariek. Zehatz esateko, bost soinketa makina desberdin jarriko dituzte, batik bat nagusiei zuzenduta, horiei kirola egiteko aukera zabalduz. Martxoaren 18an egin zuten lehen lan saioan Bengola aurreko zelaian atseden gunea sortzea erabaki zuten, eta zapatuko bigarren bileran proiektu horren inguruko zenbait erabaki hartu zituzten. “Lehen saioan erabaki batzuk hartu ziren, eta bigarren honetan falta zirenak adostu ditugu”, zehaztu dute udal ordezkariek. Lehenengo saio hartan, hiru zuhaitz landatzea, hiru mahai jartzea eta Elortzatik Bengola jaisteko pasabidea jartzea adostu zuten, eta zapatukoan, berriz, barbakoa bikoitza jartzea erabaki zuten. Bengolako atseden gunea eta Mintegi osteko zelaiko soinketa gunea egokitzeko 32.500 euro bideratuko ditu udalak. “Diru sail horretatik 9.500 euro zertara bideratu erabaki behar zen bigarren batzarrean, eta herritarrek Mintegi osteko zelaian adinekoentzat psikomotrizitatea lantzeko makinak jartzea eta Bengolako zelaian barbakoa jartzea erabaki zuten”. Herriko gai garrantzitsuei buruzko beharrezkoak diren erabakiak herritarren parte hartzeagaz hartzeko Zeuaz prozesuaren barruan, herriko gune berdeei buruzko lan saioek “harrera ona” izan dutela adierazi dute udal ordezkariek: “Herritarrek parte hartu dute; proiektuari buruzko iritzi desberdinak egon dira, baina haien artean adostu, eta haiek erabaki dute zer egin”. Udal aurrekontuak. Bestalde, udal ordezkariek 2016 aurrekontuen informazioa azaldu zieten bertaratutakoei, eta horregaz batera, 2017rako prestatu duten aurrekontu-zirriborroa aurkeztu zuten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.