Zapatuan (apirilak 8) 15:30etik aurrera izango dira sailkapen estropadak; txapelketa eskuratzeko, berriz, bost batel onenak uretaratuko dira domekan (apirilak 9). 11:00etatik aurrera erabakiko da aurtengo Bizkaiko txapelduna. Eta aurten, lehen aldiz,
alebinek txapelketa jokatuko dute. Isuntzako eta Ondarroako batelak ariko dira lehian.
Bermeon jokatu zituzten ligako 7. eta 8. estropadak.
Batelen liga erregularra. Joan den astean amaitu zen batel liga, eta Lea-Artibaiko arraunlariak
emaitza onak eskuratu dituzte. Aipatzekoak dira Isuntzako alebin mutilek liga erregularra irabazi izana (263 puntugaz). Ondarroako neska alebinek ere liga irabazi dute (266 puntugaz). Beste kategoriei dagokienez, txiki mutiletan Arkotek irabazi du (265 puntugaz). Bermeo Ak bigarren bukatu du (251 puntugaz), Isuntza B batelak hirugarren amaitu du (231 puntugaz), eta Isuntza A batela laugarrena izan da (228 puntu).