04:23:46 denboran burutu du Euskal Herriko 57. Itzuliaren
4. etapa. Tropelean heldu dira Bilboko Kale Nagusiko helmugara, eta bi segundoko aldeagaz sailkatu da lehen multzoa. Michael Matthews eta Giovanni Visconti sailkatu dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren.
Hasierako kilometroetan hainbat eraso saiakera egin dituzte txirrindulariek. Moinad, Skujins, Belkov eta Lastrak burutu dute
eguneko ihesaldia; 100 bat kilometro egin dituzte (50.km-an hasi dute ihesaldia lehen hirurak, eta berehala batu zaie Lastra) tropelak harrapatu dituen arte. Sollubeko mendatean, esaterako, lau minutu eta 20 segundoko tartea atera diote tropelari.
Sailkapen orokorrean David de la Cruz dago lider (atzoko etapa irabazita jantzi zuen liderraren mailota). Roglic da bigarrena, eta Michal Kwiatkowski Sky taldeko poloniarra hirugarren, hiru segundora. Hain zuzen ere, hirugarren sailkatutik 31. enera dauden txirrindulari guztiak de la Cruzengandik hiru segundora gaude. Esaterako, Alejandro Valcerde laugarren dago, eta Alberto Contador 31.
Donostian hasi eta Bilboko Kale Nagusian amaitu den etapak
(174,1 km) Mutriku eta Lea-Artibaiko hainbat herri zeharkatu ditu. Zale asko batu dira udalerrietako errepide bazterretan.
Gaurko etapa, Galtzuaranen.
Bilbotik Arratera. Bilbon hasi eta Arrateko santutegian amaituko da Euskal Herriko 57. Itzuliko biharko etapa. Gaur legez, bihar ere lasterketa bertatik bertara ikusteko aukera dute Lea-Artibaiko zaleek. Izan ere, 16:00ak aldera Etxebarriara helduko dira txirrindulariak. Handik Markina-Xemeinera joan, eta
Trabakua igoko dute. 139,8 km-ko etapa da biharkoa (5.etapa), eta hauxe da Itzuliko gogorrena. Arrateko santutegira heldu aurretik, bi bider Izua igoko dute, eta Matxariatik heldko dira Usartzara. Hor igotzaile indartsuenek izango dute abantaila.
Zapatuan Eibarren lehiatuko duten
erlojuaren kontrako saioagaz (
27,7 km) amaituko da lasterketa.
Euskal Herriko 57. Itzulia